Egunero altxatzen naizenean, beti buruari galdera berak egiten dizkiot. Zer egingo dut bizitzarekin edo etorkizunarekin?, euskara ikasten jarraituko dut?, lan bila joan behar dut?, edo gurasoen etxean geratu behar dut?. Tamalez, nik ez ezik, beste gazte askok ere horrelako galderak egiten dizkio bere buruari.
Zenbat eta gehiago etorkizunari buruz pentsatu, orduan eta urduriago ipintzen naiz. Horregatik, goizean buruari galdera hauek egiten dizkiodanean, azkar beste gauza batean pentsatu beharrean nago. Mementu honetan, gauzak oso gaizki daude eta gurasoen etxean babestuta nago.
Uste dut, oso zaila dela jakitea zer den hoberena oraingo belaunaldietarako, gurasoen etxean agotea edo alokatzeko etxebizitza batean bizitzea. Baina, etxe batean biziko bagina ez genuke dirurik izango eta bizitza osoa hipoteka batekin biziko ginateke.
Bakoitzak badaki zer egin behar duen bere bizitzarekin. Baina, banandu nahi baduzu, gauza hauek pentsatu beharko dituzula uste dut. Esate baterako, lan dezentea aurkitu behar duzu, beno lan dezentea, ez dakit, mementu honetan ez daiteke lan oso ona eska, baina bai, baldinrtza onakoa aurkitu behar da.
Gainera, gurasoen etxetik joaten bazara, dirua aurreztu beharko duzu, bizitzeko pizu bat aurkitu beharko duzu eta ezin duzula dirua xahutu pentsatu beharko duzu. Gurasoen etxetik joaten bagara, ze bizitza gogorra izango duzun!
Mundua jendez beteta dago eta esan behar dut, alde batetik, gazte batzuk gurasoen etxean oso ondo bizi direla. Ez daukate bizitzeko arazorik, bere buruaz bakarrik pentsatzen dute. Etxean erregeak bezala bizi dira. Hala nola, logela bat daukate lo egiteko eta egunero gosaria, baskaria eta afaria mahai ganean daukate. Etxean dauzkaten gauzak ez dituzte erosten, gurasoek haien ordez egiten dute. Horregatik, ez daukate gasturik. Horrela, edozein pertsona bizi daitekelakoan nago. Ze erosoa den gure bizitza!, pentza dezakezu, baina ez da hain erosoa.
Beste aldetik, gazte batzuk gurasoen etxetik kanpo joan nahi dute; krisiagatik edo diruagatik, ordea, ezin dira joan. Baina, denboraren poderioz, gurasoen eta seme-alaben arteko bizikidetasuna zaila dela uste dut. Bakoitzak gauza desberdinak nahi ditu eta gustuak oso desberdinak dira. Ostera, elkar ados jarri behar dute ondo bizitzeko.
Mementuz, gure belaunaldiak bizitza gogorra dauka, baina ziur nago, poliki- poliki gauzak konponduko direla. Bi urte barru gazteok lan, diru, etxe eta etorkizun ona izango dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario