2012/01/09

Eguberri-jaiak: zorionez amaitu dira.

     Eguberria iristen denean gauzak aldatzen direla uste dut. Jendea erlaxatuta dago eta maitagarria da. Kaleak politak eta apainduta daude eta jendearen ohiturak desberdinak direla esan behar dut. Horregatik, horri esker giroa oso erosoa da.

     Baina Eguberriak gauzak onak eta txarrak dauzkala pentsatzen dut. Alde batetik, gizarteak denbora dauka erosketak egiteko, familiarekin egoteko, paseo bat edo bidaia egiteko. Aisialdiari esker ez dugu pentsatzen gure arazoetan eta oso zoriontsuak gara.

     Beste aldetik, Eguberria denean kaleak jendez beteta daude, diru franko xahutzen dugu, esate baterako, oparia, arropa ( beherapenetan, jendeak gauzak erosten ditu pentsaturik gabe), janaria eta etxeko dekorazioa erosten ditugu. Baina ezin dut ahaztu esatea, zenbat eta denbora gehiago familiarekin egon orduan eta eztabaida gehiago agertzen direla, eta hori, okerrena dela uste dut. Gizakio inkonformista da, familiarekin egoten bagara, gure etxean izan nahi dugu eta etxean egoten bagara, familiarekin egon nahiago dugu. Etengabe kontraesanetan erortzen ari gara.

     Mundua "kolorez" beteta dago, eta ni Eguberrietan familiarekin oso gustura nagoela esan behar dut. Normalean ostatu handi eta polit batera joaten gara. Gainera, familia bakoitzak janaria, jokuak eta ondo pasatzeko gogoak eramaten ditugu. Urte honetan, Eguberrietan zehar denda batean lan egin dut eta ez nintzen egon asko familiarekin. Badirudi ez dela Eguberria izan. Baina, buruan pasadizo onak dauzkat gogoratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario