Esaten hasiko naiz, irakurtzen ari zaren esaldiak emakume batek idatziak direla. Horrexegatik, agian, nire ikuspuntua ez da zurearen antzekoa.
Denboraren poderioz, gizartea mudatzen ari da, eta oraingo ohiturak ez dira lehengo bezalakoak. Baina Jainkoari eskerrak, antzinako ohiturak ez ezik, emakume eta gizonei buruz pentsatzen ditugunak ere aldatu egin dira. Beraz, nire buruari galdetzen diot, zergatik zeuden edo daude desberdintasunak emakumearen eta gizonaren artean?, ez gara berdintasuna duen mundu batean bizi? Eta bukatzeko, zergatik egiten dugu sexuaren artean bereizketa hau? Eta aukera-berdintasuna duen gizarte bat lortuko gara?
Dakigunez, pertsona bakoitzak ezaugarri ugari dauka eta betidanik, emakume edo gizon bat zer den bereizi egiten dugu. Orain dela urte asko, bereizkuntza oso garbi zegoen, emakumeek egiten zituztenak ez zuten gizonek egiten, eta aldrebes ere bai. Hala nola, emakumeak beti etxean etxeko lanak egiten edo umeak zaintzen zebiltzan. Beste aldetik, etxera dirua ekartzen zuena gizona izaten zen.
Baina, oraingo emakumearen eta gizonaren pentsamendua desberdina da, oso. Biek etxeko lanak egiten dituzte eta bakoitzak bere lana dauka; bestalde, haiek berek etxera dirua ekartzen dute. Horrela, biek baldintza beretan ondo bizitzeko daukate.
Zoritxarrez, nahiz eta gizarte moderno batean gaudela sinetsi, memento honetan batzuek pentsatzen dute bai gizonek, bai emakumeek gauza batzuk bakarrik egiteko balio dutela. Gainera, ez hau bakarrik, gaur egun topiko pila bat daude. Adibidez, alde batetik, emakumeak sentiberak, malguak dira eta normalean panpinarekin bakarrik jolasten dute; eta beste aldetik, gizonak zakarrak dira, kolore urdina gustatzen zaie eta autoekin jolasten dute. Baina, hau beti ez dela horrela pentsatzen dut.
Bukatzeko esan nahi dut, emakume edo gizon batek topiko hauekin jarraitzen ez badu, gizarteak pertsona hori ez dela normala uste duela, eta beste ikuspuntu batetik ikusten duela. Baina jakin behar dugu, gure nortasuna zein den eta topikoak edo lehengo eta oraingo iritziak beste leku batean utzi behar ditugu. Jendeak beti gai honi buruz hitz egingo du, baina askatasuna daukagu izan nahi dugun bezalakoak izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario