2012/01/28

GURASOEN KONTUA BIZI

Egunero altxatzen naizenean, beti buruari galdera berak egiten dizkiot. Zer egingo dut bizitzarekin edo etorkizunarekin?, euskara ikasten jarraituko dut?, lan bila joan behar dut?, edo gurasoen etxean geratu behar dut?. Tamalez, nik ez ezik, beste gazte askok  ere horrelako galderak egiten dizkio bere buruari.

Zenbat eta gehiago etorkizunari buruz pentsatu, orduan eta urduriago ipintzen naiz. Horregatik, goizean buruari galdera hauek egiten dizkiodanean, azkar beste gauza batean pentsatu beharrean nago. Mementu honetan, gauzak oso gaizki daude eta gurasoen etxean babestuta nago.

Uste dut, oso zaila dela jakitea zer den hoberena oraingo belaunaldietarako, gurasoen etxean agotea edo alokatzeko etxebizitza batean bizitzea. Baina, etxe batean biziko bagina ez genuke dirurik izango eta bizitza osoa hipoteka batekin biziko ginateke.

Bakoitzak badaki zer egin behar duen bere bizitzarekin. Baina, banandu nahi baduzu, gauza hauek pentsatu beharko dituzula uste dut. Esate baterako, lan dezentea aurkitu behar duzu, beno lan dezentea, ez dakit, mementu honetan ez daiteke lan oso ona eska, baina bai,  baldinrtza onakoa aurkitu behar da.

Gainera, gurasoen etxetik joaten bazara, dirua aurreztu beharko duzu, bizitzeko pizu bat aurkitu beharko duzu eta ezin duzula dirua xahutu pentsatu beharko duzu. Gurasoen etxetik joaten bagara, ze bizitza gogorra izango duzun!

Mundua jendez beteta dago eta esan behar dut, alde batetik, gazte batzuk gurasoen etxean oso ondo bizi direla. Ez daukate bizitzeko arazorik, bere buruaz bakarrik pentsatzen dute. Etxean erregeak bezala bizi dira. Hala nola, logela bat daukate lo egiteko eta egunero gosaria, baskaria eta afaria mahai ganean daukate. Etxean dauzkaten gauzak ez dituzte erosten, gurasoek haien ordez egiten dute. Horregatik, ez daukate gasturik. Horrela, edozein pertsona bizi daitekelakoan nago. Ze erosoa den gure bizitza!, pentza dezakezu, baina ez da hain erosoa.

Beste aldetik, gazte batzuk gurasoen etxetik kanpo joan nahi dute; krisiagatik edo diruagatik, ordea, ezin dira joan. Baina, denboraren poderioz, gurasoen eta seme-alaben arteko bizikidetasuna zaila dela uste dut. Bakoitzak gauza desberdinak nahi ditu eta gustuak oso desberdinak dira. Ostera, elkar ados jarri behar dute ondo bizitzeko.

Mementuz, gure belaunaldiak bizitza gogorra dauka, baina ziur nago, poliki- poliki gauzak konponduko direla. Bi urte barru gazteok lan, diru, etxe eta etorkizun ona izango dugu.

2012/01/09

Eguberri-jaiak: zorionez amaitu dira.

     Eguberria iristen denean gauzak aldatzen direla uste dut. Jendea erlaxatuta dago eta maitagarria da. Kaleak politak eta apainduta daude eta jendearen ohiturak desberdinak direla esan behar dut. Horregatik, horri esker giroa oso erosoa da.

     Baina Eguberriak gauzak onak eta txarrak dauzkala pentsatzen dut. Alde batetik, gizarteak denbora dauka erosketak egiteko, familiarekin egoteko, paseo bat edo bidaia egiteko. Aisialdiari esker ez dugu pentsatzen gure arazoetan eta oso zoriontsuak gara.

     Beste aldetik, Eguberria denean kaleak jendez beteta daude, diru franko xahutzen dugu, esate baterako, oparia, arropa ( beherapenetan, jendeak gauzak erosten ditu pentsaturik gabe), janaria eta etxeko dekorazioa erosten ditugu. Baina ezin dut ahaztu esatea, zenbat eta denbora gehiago familiarekin egon orduan eta eztabaida gehiago agertzen direla, eta hori, okerrena dela uste dut. Gizakio inkonformista da, familiarekin egoten bagara, gure etxean izan nahi dugu eta etxean egoten bagara, familiarekin egon nahiago dugu. Etengabe kontraesanetan erortzen ari gara.

     Mundua "kolorez" beteta dago, eta ni Eguberrietan familiarekin oso gustura nagoela esan behar dut. Normalean ostatu handi eta polit batera joaten gara. Gainera, familia bakoitzak janaria, jokuak eta ondo pasatzeko gogoak eramaten ditugu. Urte honetan, Eguberrietan zehar denda batean lan egin dut eta ez nintzen egon asko familiarekin. Badirudi ez dela Eguberria izan. Baina, buruan pasadizo onak dauzkat gogoratzeko.